XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Astea

Egualdi txarren santsua zebillen: bildurtu giñan atzerritarren egalez aldian gabiltzanok: gure altxorpide guziyak osiñera zijoazen; bañan ez da orren txarto-marto geratu.

Ipar borobillak ekarri digu itxaropena, alkandora euriyan bildua, ta urrengo egunian, zuri-zuri geneukan alkandora ori, oi-burutik zintzilik.

Goizean, zintzakun asko; eguardiyan jariyo; arratserako egosi-egosi.

Emanala artu, artuala irentsi.

Gutxitan ikusi degu Donostia orren leporañoko karrakelakin: oste asko, aldra ugari, saldo-saldoka jendea ta guziyak asnas-larritan, kalian gora, ostatu ta jantoki billa.

Asmo bero batek kiskaltzen zituen kalian gorako ibilkari oyek.

Ibon Merke non bizi dan jakin nai.

Aspaldi il-zan: etzun oñordekorik utzi.

Ikasi dute ordia batzun-batzuek merke-zurriyan nola ibilli.

Saskiyan jana, ta gaztelu-ertzian jan, itxasoko ur zabalera begira.

Agintariyak emen izan ditugu.

Aldundi-jauregiyan izan dute batzarra.

Ongi apañak zeuden angoxe bazterrak; ateondoak loretsu: malladi ederra baratz egiña; mikeletiak tente; atzarri ta koipetsu etxeko senideak.

Aspaldi-xamar iragarri zan gertakun auxe.

Zenbat-eta iragarrigo orduan ordia gertatu liteke kaskarrago, urrutiko intxaurrak arbolian daude-ta, zenbat diran, bertarau arteraño, iñork igarri gabe.

Abegi ona egin zaye, ta etxerik ederrenian ostalaren dirau.

Iruñako Katedralian gauzik ederren eta edergallu dirutsuenak ostuta eraman dituzte.

Uste gabeko lapurketa galanta izan da auxe.

Nork uste baztar artaraño joango ziranik?.

Bazekiten nonbait gauza ederrak bazirala.

Jo ta autzi ibilli dira lapurren billa; bañan ez dituzte oraiñarteraño atxitu.

Arrapatuko dituztenen susmurrak zigurki bezela dabiltz.

Obe arrapatuko balituzte, bein da betiko orrelako ta bestelako lapurketai bide ta txiurrak kentzeko.

Jende gaizto asko sartu da baztar abetan.

Beti ernai ta adigarri egon giñezke, naiz etxean txibotik izan ez.

Zalatari on bat biar degu ate ondoan.

Beti ortan ari gera, bañan ez digute aintzakotzat artzen barrengo oyu auxe.

Ez dira zuralangille ta nagusiyak ezertan oraindik konpondu.

Zalla zaye noski! Samiña da gertatzen dana.

Lenbailen erabaki biar litzake onelako liskar auxe, batez ere udarako aro ontan ez datorrelako ez txulo ez oba.

Atzo ta eranegun etorri zitzaizkigun berri atsegiñak, eta oyetaz guritu giñan pitiñik ere.

Urrengo egunez ordia, len bezin beltz goizeko ortzipea.

Ginbeleta, zura...
adizkide itxura!
ginbeletak agur min
zurari eragin;
biyok joan nai gura
zurgiñen kakura!
.